Emakume aurkako indarkeria salatu

contra la violencia hacia las mujeres

Abandoko San Bizente Martiriaren parrokiak bat egin du Karitate eta Zuzentasunerako eta Misioetarako Ordezkaritzek eta Bilboko Elizbarrutiko Caritasek gaur, azaroak 25, emakumeen aurkako indarkeria ezabatzeko egiten ari den jardunaldiaren aurrean argitaratutako agiriarekin. Bertan, euren hurkotasun eta elkartasuna” adierazten deutse emakume guztiei eta, batez be, pandemia aldi honetan etxean indarkeria jasaten daben emakume eta neskatoei”, izan ere, “gero eta bakartuago dagoz pertsonengandik eta lagungarri izan daikiezan bitartekoetatik”. Bereziki gogoratu dabez aurton indarkeria sexistaren eraginez Bizkaian hil dabezan emakume biak: Paola eta Miren. Mundu osoan genero indarkeriaren eraginez hilten dabezan emakume guztiak be gogoratu dabez Bilboko Elizbarrutian eta Abandoko San Bizente Martiriaren komunitatean “eta baita bortxatutako milaka emakumeak eta gatazka armatuetan gerra-arma lez erabiltzen dabezanak”.

Gainera, dei egiten jako kristau elkarteari “isiltasun asko eta asko hausteko eta, batez be, gizon eta emakume bakotxaren duintasunaren bortxa ezintasunean oinarritutako hartu-emonak sortzeko” erronkari heldu deion.

Errealitate honen aurrean, ezinbestekoa da balioez, ohiturez aldatzea, ezinbestekoak dira bitarteko sozial eta ekonomikoak… Bizkaiko Elizak eta Abandoko San Bizente Martiriaren parrokiak biktimen ondoan egon gura dau eta otoitza eskatzen dau hemen eta mundu osoan tratu txarrak jasaten dabezan emakume eta neskatoen alde.