Emakumeen nazioarteko eguna

8 de marzo. Día de la mujer

Munduan milioika emakumek indarkeria mota desberdinak jasaten dituzte. Abandoko San Bizente Martiriaren parrokiatik egoera hau salatu nahi dugu, COVID-19aren pandemiarekin larritu egin baita. Aita Santuak dioen bezala, “ezin dugu beste aldera begiratu”.

Gaur, martxoak 8, Bilboko Elizbarrutiak pandemia garai honetan lehen lerroan egon diren 8 emakume ordezkatzen dituen ekitaldi instituzionala egingo du. Elizbarrutiko gotzain administratzailea Indautxuko Karmengo parrokiako aretoan buru izango den ekitaldia Elizbarrutiaren webgunetik zuzenean jarraitu ahal izango da 12:30etik aurrera.

Azkenik, Abandoko San Bizente Martiriaren parrokiak, Frantzisko Aita Santuarekin batera, genero-indarkeriaren biktima diren emakumeen alde otoitz egitera gonbidatzen zaituzte, eta haiek babestu, entzun eta haien sufrimendua arinduko duen gizarte bidezkoago baten alde borrokatzera ere.