Jardueren triptikoa

triptico servicios

“Bat gara! Creamos comunidad” lelopean eta ikasturte hasierarekin bat eginez, Abandoko San Bizente Martiriak, Xabierko San Frantziskorekin batera, triptiko bat argitaratu du bi parrokiek eskaintzen dituzten zerbitzuekin. Helburu nagusia izan da komunitate horietan egiten diren jarduera guztiak argi eta erraz erakustea eta talde horietan parte hartzeko deia egitea.

Gure parrokietan zerbitzu eta itxaropenerako gune bat eskaintzen dugu Ebanjeliotik sortzen den alaitasuna aurkitu eta partekatzeko, gure bizitzetan eta gure harreman pertsonal, familiar eta sozialetan Jesusen irudia zein garrantzitsua den bizitzeko. Parrokietako taldeen bidez, ez baitira talde itxiak, jarduerak egiten saiatzen gara:

  • Gure fedea hobeto bizitzeko
  • Guztien arteko loturak estutzeko
  • Gure konpromisoaren bitartez Jesusengan dugun fedearen lekukotasuna emateko espazio fisiko eta espirituala aurkitzeko.

Animatu eta parte hartu!