Abendu eta Gabonen prestaketa

liturgia batzorde bilera

Aste honetan, III. eta VII. Bikariotzetako liturgia batzordeetako kideek bilera egin dute Abandoko San Bizente Martiriaren parrokiako aretoetan (Bengo-Leku). Komunitateei Abendu eta Eguberri garaian Berri Ona ospatzen lagunduko dieten materialak prestatzea izan da helburua.

Azken batean, garai honetan Jaunaren etorrera ospatzen dugu. Kristok gure historian presente egin nahi izan du bere salbazioa jakinarazteko.