Gabonetako postal solidarioa

postal solidaria

Beste urte batzuetan bezala, Hego Berria taldeak postal solidarioa jarri du salgai Gabonak zoriontzeko. Gainera, garai honetan eta bizi dugun egoeran, keinu polita izan daiteke gure pertsona maiteenei hitz batzuk idazteko tradizioa berreskuratzea.

Sakristian eros ditzakezu, euro baten truke. Postal honen salmentarekin bildutako dirua Amigos de Mufunga Fundazioak babesten dituen Mufunga (Kongoko E. D.) misioetako hezkuntza eta osasun proiektuetarako erabiliko da.

Lagundu!