2021eko Erramu Igandea

domingo de ramos

Aste honetan hasiko ditugu gure parrokian Aste Santuko ekitaldiak, kristauentzako aste garrantzitsuena. Horretarako, gure parrokiako Erramu Igandeko eukaristien ordutegiak beste igandeetako ohikoak izango dira.

11:00 / 12:00 / 13:00 / 18:00

11etako meza familia meza izango da eta 12etako meza Nekaldiaren Kofradiarena. Guztietan bedeinkatuko dira eliztarrek daramatzaten erramu eta palmak.

Bestalde, Bilboko Elizbarrutiak Aste Santuko ospakizunetarako argibideak banatu ditu, indarrean dagoen osasun araudia eta Gotzainen Batzarraren oharra kontuan hartuta, ekitaldiak segurtasunez egiteko.

Gogoratu tenpluaren edukiera %35ekoa dela, hau da, 167 leku.