Gotzainaren gutuna ikasturte hasieran

carta obispo

Ikasturtea hasten da. Gotzain Jaunak Bizkaiko elizbarrutiko kide guztioi bidaltzen digun gutuna argitaratu dugu, urtean zehar elkarrekin egin beharreko fede bide berria bultzatzeko.

Lerro hauen bidez, On Joseba Segurak eskerrak eman nahi dizkie elizaren bizitzari eta eskaintzen duen zerbitzuari eutsi diotenei. Aldi berean, ikasturte honetan eliza-jarduerari ekiteko deia egiten digu, gogoz eta konfiantzaz.

Azkenik, ikasturtea zuzenduko duten hiru une garrantzitsu gogorarazten dizkigu: elizaren sinodaltasunari buruzko gogoeta globala, Bikario eta Kontseiluen berrikuntza eta Ebanjelizatzearen Elizbarrutiko Egitasmoaren prestaketa.