Ikasturtearen hasiera gazte taldeetan

inicio curso juventud

Urriaren 1ean, ostirala, Abandoko San Bizente Martiriaren Sendotza taldeek 2021/2022 ikasturtea hasiko dute.

Taldeak, 11 urtetik hasi eta konfirmatu arte, ostiraletan biltzen dira 19:30etik aurrera Bengo-Lekun. Gainera, joan den ikasturtean ez bezala, eta normaltasun osoa berreskuratzeko ahaleginean, taldeek asteroko bilerak berreskuratzen dituzte. Era berean, ikasturtean zehar taldeen bizitzarako garrantzitsuak diren hainbat une berreskuratzea espero dute; hau da, konbibentziak eta kanpamendua.

Azkenik, taldeetako arduradunek gazte-taldeen hasierako ilusioa adierazi digute, eta 11 urtetik aurrerako gazte guztiak animatu dituzte talde horietan izena ematera, Jesusen ezagutzan eta fedean hazteko.

Apunta zaitez!