Aitzurraren kanpaina

campaña azada

Parrokiako hainbat taldek, besteak beste, katekesiak eta Hego Berria taldeek, Amigos de Mufunga Fundazioak sustatutako aitzurraren kanpainarekin bat egin dute.

Parrokiako talde guztiak eta San Bizente komunitate osoa animatu nahi ditugu kanpaina honetan parte hartzera.

8 EUROREN TRUKE, AITZUR BAT AFRIKARA

“Amigos de Mufunga” Fundazioak Euskal Eleizbarrutietako Misioekin eta Goikuria Fundazioarekin batera, urteak daroaz kanpaina hau sustatzen: Afrikara aitzurrak bialdu, hain zuzen ere, Kongoko Errepublika Demokratikoko – munduko herrialderik txiroenetakoa da hego mendebaldean kokatutako Katanga lurraldeko Mufunga, Bunkeya eta Kanseniako nekazarientzat. Sustatzaileek azaltzen dabenez, “Aitzur bat Afrikarako” kanpaina honen helburua, “Katangako familia bakar bat be lanabes hau barik ez iztea da, horri esker lurra landu eta jakiak lortu daikiezalako”. Legazpiko ‘Herramientas Bellota’ etxeari 5.000 aitzur egiteko agintzen jako, gutxiago egin ezkero garesti ateratzen direlako. Aitzurren kostuari lurretik eta itsasotik garraiatzeak daukan kostua gehitu ezkero, aitzur bakoitzak 8 euro balio du.

Aitzurrak kamioiz garraiatzen dira Anbereseraino eta handik Dar Es Salaameraino itsasontziz kontainerretan eta, azkenean, berriro be kamioietan eroaten dira Lubumbashiraino. Mufungan, ‘Les Amis de Mufunga Association’ elkarteko kide kongotarrak arduratzen dira aitzurrak banatzeaz. Bunkeyan, moja karmeldar misiolariak eta Kansenian ama kaputxinoak arduratzen dira lan horretaz.

  • TITULARRA: FUNDACIÓN AMIGOS DE MUFUNGA
  • BIZUM: 00720
  • KUTXABANK: ES42 2095 0000 7091 1616 2140
  • LABORAL KUTXA: ES86 3035 0072 0107 2004 0384
  • LA CAIXA: ES40 2100 0732 2302 0108 0669