Helburua da eliztarrok geuk ordaintzea. Autofinantzaketa deitzen zaio. Hori da katoliko arduratsu guztiok onartu behar dugun erronka.
Baina autofinantzaketa ez da jardunaldi berezi batekin bakarrik lortzen, ezta igandeetan tenpluan biltzen denarekin ere. Badago beste modu kontzienteago eta arduratsuago bat: familia-harpidetza. Erosoa, egonkorra eta desgrabatzen da Errenta Aitorpenean. Eta, jakina, baja eman daiteke.
Gainera, harpidetzak pertsona eta familia gehiagori laguntzeko aukera ematen die:erantzunkideagoa da.