On Joseba Segura Bilboko gotzain izendatu du.
Gaur eguerdiko hamabietan agertzera eman da aldi berean Erroma eta Bilbon, On Joseba Segura Etxezarraga Bilboko gotzain izendatzeko Frantzisko Aita Santuaren erabakia. Gaur egun Eleizbarrutiko gotzain administratzaile dena Bilboko gotzain karguaz jabetzeko elizkizuna datorren uztailaren 3an ospatuko da, goizeko hamaiketan, Bizkaiko uriburuko Santiago Apostolua katedralean. Izendapena jakitera emateaz batera, On Joseba Segura gotzainak Eleizbarrutiari agurra luzatu du, bere nahia azalduz: “itxaroten dudana, eta denboraren buruan ikusiko da, nire izendapena berri ona izatea, ez niretzat, beti nirea izan den eta orain gotzain bezala hartzen nauen sinistedunen elkarte honentzat baino”.
Azkenik, Abandoko San Bizente Martiriaren parrokia-elkartetik, gotzain berria zoriondu nahi dugu bere izendapenagatik, eta otoitz bat eskatzen dugu Espiritu Santuak gure elizbarrutian betetzen duen lana argi dezan.