Gure historiatik eta sentiberatasunetik bertatik, parrokia eta berau osatzen duten taldeak parte hartzen ari dira Frantzisko Aita Santuak antolatutako Sinodoaren elizbarrutiko fasean, urria eta abendua bitartean.
Fase honetan, Parrokiako Pastoral Kontseiluak bi ekimen garatu ditu parte hartzea bultzatzeko:
- Parrokiako talde bakoitzean planteatutako zortzietatik hiru bloke lantzea.
- Galdetegi erraz bat egitea eliztar guztiei emateko, sakristian erantzunda eman ahal izateko.
*Dokumentuak erantsi dira.
Zer da Sinodoa 2021-2023?
SINODOA 2021-2023. SINODO-SENEKO ELEIZAREN ALDE: ALKARTASUNA, PARTAIDETZA ETA MISINOA goiburuaren haritik, Frantzisko aita santuak deialdia egin deutso Eliza osoari Elizaren bizitza eta egitekoa, “elkarrekin egindako bidetzat” hartuta, hobetzeko baliagarri izan daitekezan estiloari, egiturei eta ekimenei buruz hausnarketa egiteko ibilbidean parte hartu daian. Beste era batera esanda: “Sinodo-senez egindako bidea da Jainkoak hirugarren milurtekoko Elizarentzat gura dauan bidea”.
Kontuan hartzeko egunak:
Hona hemen prozesu honetan kontuan hartu behar dugun egunak:
- 2021eko abenduaren 15: Erantzunak bidaltzeko azken eguna.
- 2022ko urtarrilaren 22: Sinodo-topaketa elizbarrutian.