““Gabon honeetan aurkitu dabe lekua ostatuan”
Caritasetik Kristau alkarteari aurkeztu deutsagun Gabon aldiko kanpainaren goiburuak ohiko logika apurtzeko dei ezan gura dau, Beleneko familiak eta beste hainbestek bizi izandako historiaren amaiera aldatzeko dei.
Norbanako eta familia askok eta askok etxea izateko dabezan zailtasunak nabarmendu gura doguz. Zailtasunak, bizitzeko, seguru, babestuta, eta senitartean sentitzeko, bizimodu duinerako gitxieneko bitartekoak izateko ezinbesteko dan eremu hori eskuratzeko.
Bizileku egokia lortzea, ez da pribilegioa, giza eskubidea baino, nahiz eta gure artean indarrean dan ekonomia-ereduan etxebizitza, batez be, inbertsino eta espekulazinorako ondasuntzat hartu.
Alkarte solidarioa, batua (Bat gara) eta alaia izatera gonbidatzen dugu kristau alkartea, itxaropen-zeinu sufritzen dagozan pertsonentzat, bizitza ahul askoren aurreikusteko moduko azkena aldatu egin leikien mirari txikietarako eremu txikien sortzaile.
Kanpaina honekin pastoral kurtso honetako kanpaina guztiak lantzeko materialak aurkezten doguz. Hausnarketarako eta otoitzerako materialak, adinaren arabera, ohiko materialez gain: zuzendariari gutuna, liturgi lagungarriak, eta kartelak. Kanpaina bakoitza irekita argitalpenarekin batera ere joango da, hausnarketan gehiago sakontzeko.
Irekita Caritaseko zentro bikarioetan egongo da.