Caritaseko Boluntarioen Topaketa

Datorren apirilaren 6an, asteazkena, 17:30etatik 19:00etara, Abando Albiako Pastoral Barrutiko Caritaseko Boluntarioen topaketa ospatuko da Xabierko San Frantzisko parrokian. Une egokia izango da Pastoral Barrutiko beste errealitate batzuk ezagutzeko eta esperientzia desberdinak konpartitzeko.

Harrera, ongietorria eta otoitzaren ondoren, gure Pastoral Barrutian ezarritako proiektu guztiak aurkezteko dinamika egingo da: adinekoak, harrera, Kidenda, Koopera, Gandarias Etxea eta sentsibilizazioa. Topaketa amaitzeko, lunch batekin modu lasaiagoan esperientziak partekatuko dira.

Azkenik, dena ondo antolatu ahal izateko, zure parte-hartzea berresteko eskatzen dizugu. Zure zain gaude!