"Elizak doako errukiaren lekua izan behar du"

(Francisco Aita Santua)

PARROKIAKO PASTORAL KONTSEILUA

Parrokiako Pastoral Kontseilua abade eta laikoen arteko elkartasun eta erantzunkidetasun taldea da. Parrokiako bizitza pastorala orientatu, animatu eta dinamizatzen du. Komunitatearen beharren eta eskaeren bozeramaile egiten da.

Kontseiluaren helburua komunitate bizi bat sortzea da, bertako kide guztiak parrokiaren ebanjelizatze-lanaren partaide eta erantzunkide senti daitezen.

Parrokiako Pastoral Kontseiluan gure komunitatearen lan esparru eta talde guztiak ordezkatuta daude. Gaur egun, 21 lagunek eta parrokoak osatzen dute, eta hileko hirugarren ostegunean biltzen dira bi hilean behin.