"Zuek zarete munduarentzat gatza eta argia"
(Mateo 5, 14)
ZERBITZATU
Hego Berria - Compromiso Sur
Hileko 1. igandean, 11:00etatik 14:00etara.
Bidezko Merkataritzaren bidez gizarte-eraldaketa, Kidendarekin lankidetzan. Gainera, giza garapenerako proiektuak bultzatzen ditu Kongoko E. D.an, Mufungaren Lagunak Fundazioari esker.
HEGO BERRIAREN ALBISTEAK
Osasun Pastoraltza
15 egunean behin, asteazkenetan, 18:00etatik 19:30era.
Adinekoak egoitzetan eta etxe partikularretan bisitatzea. Bisitatua izan nahi duenak taldearekin harremanetan jar daitezke.
OSASUN PASTORALTZAREN ALBISTEAK
CARITAS (Abando-Albia Pastoral Barrutian)
«Caritas Bizkaia Bizkaiko Elizako Kristau Elkartearen adierazpen eta parte da. Haren karitatezko alderdi sozialaren garapena bultzatzen eta babesten du.
Boluntariotzan oinarritzen denez, partaidetza, konpromiso soziala eta sareko lana sustatzen ditu.
Pertsonei laguntza ematen die gizarteratzeko prozesuetan, haien itxaropena elikatuz, ezkutuko premientzako erantzun eta ekimen berritzaileak sortuz eta eskubideen alde lan eginez, bizitza duina izan dezaten.
Injustiziaren atzeko kausak agerian jartzen eta salatzen ditu eta haien inguruan sentsibilizatzen du, gizartea eraldatzeko aukerak proposatuz».
Caritaserako sarbidea da Abando Albia inguruan zaurgarritasun-egoeran dauden pertsonentzat. Zailtasun-egoeran dauden pertsona eta familiei harrera, babesa, laguntza eta orientazioa ematen dien gune bat da.
Ingurunearekin sentsibilizatuta eta konprometituta dauden boluntarioek egiten dute harrera.
Zer eskaintzen dugu?
- Caritas Bizkaiaren baliabideei eta inguruneari buruzko informazioa eta orientazioa ematen dugu.
- Gizarte-eskubideak eskuratzen laguntzen dugu.
- Bilgune bat eskaintzen dugu eta entzun egiten dugu. Harremanak ahalbidetzen dituen gune bat gara.
- Egoera eta premia jakin batzuetan babesa eta laguntza ematen dugu.
- Beste erakunde batzuekin koordinatzen gara, erantzuna hobetzeko.
AURREZ AURREKO ARRETA:
|
Proiektu honen helburu nagusia da etxeetan zein egoitzetan bizi diren pertsonen isolamenduaren eta bakardade-sentimenduaren aurka egitea.
Etxe partikularretan eta adinekoen egoitzetan laguntzen da, hizketan eginez, elkarrekin paseoak emanez, irakurriz, kafe bat hartuz, eta abar.
Batez ere aurrez aurre egiten da, bisiten bidez, baina telefono-deien bidez laguntzeko aukera ere badago.
Proiektuak ematen duen laguntza egonkor eta antolatuari esker, konfiantzazko lotura bat sortzen da lagundutako pertsonaren eta boluntarioaren artean, eta, batzuetan, benetako adiskidetasuna sortzen da; izan ere, kasu batzuetan, bi pertsonen arteko harremana urte luzez mantendu izan da, baita bizitzaren amaierara arte ere.
Proiektuaren xedea da, lagun egiteaz gain, komunitatea eta gizarte osoa adinekoen errealitateari, egoerari, premiei, bakardade-sentimenduari, haientzako dauden jarduera eta baliabideei eta abarri buruz sentsibilizatzea.
Abando-Albiako boluntarioen taldea hilero biltzen da San Frantzisko Xabierkoaren parrokian, asteazken arratsaldeetan, egindako lana aztertu eta indartzeko.
Proiektuarekin boluntario gisa bat egin nahi baduzu, edo laguntza nahi baduzu edo laguntza behar duen senitartekoren bat badaukazu, jarri harremanetan Adinekoen eta Zahartzearen Arloko koordinatzailearekin (Pili Castro).
- E-maila: pcastro@caritasbi.org
- T: 944 020 074 / 944 020 079
- T: 688 682 381
Abando-Albiako parrokia-elkarteetan uste dugu sentsibilizazioa beharrezkoa dela, pertsonak, komunitateak eta egiturak eraldatzeko. Hala, premiako, pobreziako eta gizarte-bazterkeriako egoeren gaineko sentsibilizazioa bultzatzen dugu gure kristau elkarteetan eta gizartean.
Hilean behin biltzen den talde honen xedea da kristau elkartean informazioa ematea, sentsibilizatzea eta ekintzak proposatzea, zaurgarritasun- eta bazterkeria-egoeran dauden pertsonen errealitatea agerian jartzeko.
Taldearen helburua da gure parrokietara CARITASen izaera eta jarduna helaraztea, modu askotan, nagusiki ERANTZUNA aldizkako argitalpenaren bidez. Halaber, urteko lau bilketa-kanpainak behar bezala gauzatzen laguntzen du.
Talde honetan bost boluntariok hartzen dute parte. Lagundu nahi baduzu, jarri harremanetan zure parrokiarekin. Halaber, hona idatz dezakezu: voluntariado@caritasbi.org. Edo Boluntariotzako Sailera deitu: 944 020 072 (Lourdes Fernández).
Kidenda da Alboan Elkarteak, Caritasek eta Bilboko Misioek sustatzen duten Bidezko Merkataritzako proiektu bat. Hona hemen ekimen horren xedea:
- Hegoaldeko herrialdeen garapenean laguntzea, bidezko merkataritzako erakundeen produktuak merkaturatuz.
- Gizartea sentikortzea nazioarteko merkataritzaren errealitateaz eta horrek Iparralde-Hegoalde harremanetan duen eraginaz, bidezko merkataritzak planteatzen duen ordezko aukeraz eta kontsumo arduratsuaren aldeko apustuaz.
Kidendak bidezko merkataritzako denda bat dauka Bilboko Epaltzaren Alargunaren kaleko 6. zenbakian. Eta Abando-Albiako zenbait parrokiatan boluntario-talde bat dago, zeinak komunitatean produktuak saltzen dituen aldian behin, bereziki igandeetan, eukaristietatik irtetean.
Lagundu nahi baduzu, jarri harremanetan parrokiarekin.
Gandarias Etxea proiektuaren bidez, babesa eta laguntza ematen da 18 eta 25 urte bitarteko gazteak emantzipatzeko eta helduarora igarotzeko prozesuetan, gazteok familia- eta gizarte-laguntzako sarerik ez dutenean, haurrak babesteko baliabideetatik datozenean, eta BFAren gizarte-bazterkeria baloratzeko tresnaren bidez bazterkeria-egoeran edo -arriskuan daudela baloratu bada.
Gandarias Etxean garapen integralerako aukera bat ematen zaie pertsona horiei. Eguneko arreta-zerbitzuak pertsona bakoitzarentzat beharrezkoak diren prestazio eta laguntzak antolatzen ditu, barne hartuta hezkuntza-, prestakuntza- eta lan-arloko laguntza eta laguntza psikosoziala. Halaber, egitura eta arreta trinkoago bat behar den kasuetan, egoitza-zerbitzuak honakoak ematen ditu: ostatua, mantenua, autozainketako trebetasunetan esku hartzea, etab.
Bilboko Elizbarrutiko Caritasek kudeatzen du Proiektua, Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailaren Gazte Estrategiaren testuinguruan, Carmen Gandarias Fundazioaren lankidetzarekin.
Proiektu honen bidez, irabazi-asmorik gabeko Koopera kooperatibak arropa bildu eta birziklatzea sustatu eta garapen jasangarria bultzatzen du, «Koopera Store» dendak zabalduz, zailtasunak dituzten pertsonentzako lanpostu egonkorrak sortuz eta boluntarioen protagonismoa bultzatuz.
Fernández del Campo kaleko 16. zenbakian, Koopera proiektuaren bigarren eskuko 34 arropa-dendetako bat dago. Horretan, estilo guztietako eta prezio txikiko moda jasangarria eskuragarri jartzen da pertsona guztientzat (emakumeak, gizonak, gazteak, haurrak…), gure kale eta auzoetako tokiko merkataritzari lagunduz eta enpleguaren eta prestakuntzaren bidez laneratzea ahalbidetuz. Gainera, Caritasetik eta udaleko gizarte-zerbitzuetatik datozen pertsonei doan ematen zaie arropa. Bilbon beste bi denda daude, bata Alde Zaharrean, Victor kaleko 5. zenbakian, eta bestea Deustun, Blas de Otero kaleko 11. zenbakian.
Gainera, Kooperaren edukiontziak daude hiri osoan, zeinetan arropa, oinetakoak, liburuak eta etxetresna elektriko txikiak utz daitezkeen.