Hiru egun iraun duten San Bizente eguneko ospakizunak ostiralean hasi ziren bizkotxo solidarioarekin. Katekistek sustatutako jarduera honek arrakasta handia izan zuen bigarren edizioan. Bildutako dirua Kongoko Errepublika Demokratikoan parrokiak sustatzen dituen haurtzaroko proiektuetara bideratuko da.
Larunbat arratsaldean, Kongoko E.D.an emakumeentzako unibertsitate-beken aldeko EHU Abesbatzaren Kontzertu Solidarioaren bigarren ekitaldia izan genuen. Publikoak, eliza bete zuelarik, abestiekin dardara egin zuen eta Amigos de Mufunga Fundazioari bere hezkuntza proiektuak gauzatzen lagundu zion. Nekaldiaren Kofradiak eta parrokiak ere parte hartu zuten ekimenean.
Azkenik, igande goizean, mezetan eta ondoren San Bizente Martiriaren eguna ospatu zen. Une oro, komunitate izpiritua eta giro ona nagusitu ziren.