Martxan jarraitzen dugu

seguimos en marcha

Komunitateko hainbat arlotako hogeita hamar lagun inguru bildu ginen atzo, asteazkena, “Parrokia martxan” topaketan.

Hasiera batean, ikasturte honetan zehar egin ditugun jarduerak ezagutzeko aukera izan genuen, joan den ikasturtean elkarrekin ezarri genituen lehentasunezko jarduera-ildoetan oinarrituta. Eta parrokiako lau oinarrizko esparruetan aurrera nola egiten ari garen jabetzen gara: Iragarkia, Zerbitzua, Liturgi Ospakizuna eta Komunitatea.

Bigarren zatian, talde txikietan konpartitu ahal izan genuen (elkarri entzuteko) nola parte hartzen dugun jarduera hauetan, zer ematen duten fededun lez eta nola sendotuko dan Abandoko San Bizente Martiriaren elkartearekiko gure lotura eta Abando Albiako Pastoral Barrutirako, Bikariotzarako eta Elizbarrutirako gure irekiera.

Amaitzean, datorren ikasturtean bultzatzen jarraitu behar dugun gaiei buruzko proposamenak jaso genituen.

Mahai inguruan agurtu genuen elkar, luntx txiki batekin.

Azken batean, urrats errazak ematen jarraitzen dugu, baina gure misio ebanjelizatzailean itxaropentsu.