Berrizko Mesedeetako Misiolariak Berrizen egiten ari diren Kapitulu Orokorra aprobetxatuz, joan den larunbatean hiru lagunek Kongoko E.D.ko Mufunga, Likasi, Bunkeya eta Kanseniako misioekin topaketa bat egin zuten hogei kolaboratzailerekin gure parrokian. Begoñako, Getxoko eta Abandoko San Bizente Martiriko taldeetako kideek, Euphrasiek, Aniek eta Maribek lagunduta, bertatik bertara entzun ahal izan zituzten Kongoko Errepublika Demokratikoaren arazoak, Berrizko Mesedeetakoek Likasin garatzen dituzten proiektuak eta herrialdeko hezkuntzaren hainbat alderdi.
Pribilegioa izan zen larunbat arratsalde bat beraiekin partekatzea eta haien testigantzak entzutea. Eskerrik asko zuen parte-hartzeagatik eta mundu gizatiarragoa eta bidezkoagoa eraikitzen laguntzeagatik.