“Gure familiaren armarria” tailerra

TALLER "EL ESCUDO DE NUESTRA FAMILIA"

Datorren larunbatean, azaroak 23, 17:00etatik 19:00etara, Abandoko San Bizente Martiria eta Xabierko San Frantzisko parrokiek antolatuta, “Gure familiaren armarria” tailerra egingo da Xabierko San Frantzisko parrokiako 2. solairuan (Juan Ajuriaguerra, 42).

Bi parrokietako familientzako tailerra da, haurtzaroan eta nerabezaroan seme-alabak dituztenak. Bertan, familia-bizitzari buruz hausnartuko dugu jolasen, dinamiken, Hitzaren entzumenaren eta otoitzaren bidez.

Ondo datorkizuen moduan eman dezakezue izena, familiaren antolamenduaren arabera (gurasoak, adin guztietako seme-alabak, baita aitite eta amamaren batek etorri nahi badu ere). Familiaka lan egiteko denbora zabala izango dugu, zuentzat atsegina izango dena.

Espazioa eta materialak aurreikusteko, katekesiaren bidez izena emateko edo sakristian zuen datuak uzteko eskatzen dizuegu, ostegun arratsalde-iluntzera arte. Garrantzitsua da parte hartuko duten haurren adina adieraztea.