Abenduko otoitz-topaketa

Datorren larunbatean, azaroak 30, parrokiak, aurreko urteetan bezala, Abendu aldeko erretiro espirituala antolatu du, Begoñako Elizbarrutiko Seminarioan. Eguberrietarako prestakuntza espiritualari eskainitako jardunaldia 10:00etan hasi eta 13:00etan amaituko da.

Manu de las Fuentes elizbarrutiko apaiza, Errekaldeko pastoral barrutiko moderatzailea eta Seminarioko zuzendari espirituala izango da erretiroan. Goizean zehar, gogoeta, otoitz eta meditazio uneak eskainiko dira, liturgi garai hau sakonago bizitzeko.

Hobeto antolatzeko, parrokiako sakristian edo whatsappen bidez (688 765 811. Anatxu) izena emateko eskatzen diegu interesatuei. Espero dugu zuen presentzia izatea prestakuntza eta itxaropen garai honetan!