Abendu hasieran, Hego Berria taldeak 2024ko Gabonetako postal solidarioa jarriko du salgai aurten ere. Hainbat azoka eta parrokiatan eros daitezke, baita gure parrokiako sakristian ere, (1€) euro baten truke. Txartel horren salmentarekin lortutako dirua Amigos de Mufunga Fundazioak babesten dituen Mufungako misioetako (Kongoko E.D.) hezkuntza-proiektuetara bideratuko da.
Gainera, une egokia izan daiteke ia desagertuta dauden ohiturak berreskuratzeko, hitz gutxi batzuen bidez hurbileko pertsonekiko maitasuna erakusten baitute, batez ere gaur egungo garaian.