2025eko bataioaren promesak berritzea

Pasa den igandean, otsailaren 2an, Familia Eukaristia ospatu zen oso modu berezian, familientzat zein katekistentzat oso garrantzitsua izan zen ekitaldia. Ospakizun honetan, gurasoek euren seme-alaben Bataio egunean Jainkoari egindako promesak berritu ziren.

Ospakizunean katekesiko 2. urteko haurrak nabarmendu ziren, euren maiteekin batera parte hartu zutelarik. Txikienek euren poza eta fedea berritu zuten Aita Jaungoikoaren seme bezala, Elizaren parte izatera deitutakoak, eta jasotako Maitasuna neba-arreba guztiekin bizi eta konpartitzera animatu ziren. Katekistek euren esker ona adierazi zieten bertaratutako familia guztiei.