Apunta zaitez Goazen ekitaldira

apúntate al Goazen

Azkenaldian iragarri izan dogunez, 75 urte beteko dituan gure Eleizbarrutirako berezia izango dan kurtsoari hasiera emongo deutsagu. Datozan hilabeteetan Eleizbarrutiaren 75 urteon oroitzapenezko ekitaldiak ospatuko dira. Lehenengoa, irailaren 28an izango da: ‘Goazen 2024!’, bertan hasiera ofiziala emongo jakolarik pastoral ekiturte honi, hain zuzen be Eleizbarrutiko lekurik esanguratsuenetako baten, Derioko Seminarioko kaperan. Izena emoteko orria: hemen (azken eguna, irailaren 20a). Gehiago jakiteko: hemen.

Irailaren 28an Derion egingo dan ekitaldirako izena emoteko modu bi dagoz: 

  • Telefonoz: 946 790 080 (Barriako idazkaritza)
  • Online esteka honetan 

«Goazen 2024!» ekitaldirako argibide praktikoak.

  • Garraioa: Autobusak jarriko dira bikaritzetan eta aholkuak emongo dira garraio publikoa hartu ahal izateko. 
  • Txiki-Leku: Jolas- eta zintza-eremua atonduko da, 4 eta 16 urte bitarteko adin txikikoentzat, familiek ekitaldian parte hartu daien.
  • Lagun bakotxak 20 euroko ekarpena egitea gomendatzen da (autobusa eta luntxa barru), ondasunen kristau banaketa sustatuz eta urrinago bizi diran pertsonen partaidetza ahalbidetuz. Ekarpen bera danontzat, antolakuntzan eta jardueraren finantzaketan laguntzeko. Dana dala ekarpen hori ez da eragozpen izango diruz larri dabilen norbait joan barik geratu daiten. Ezin dauanak ez dau dirurik jarriko. Honan batuko da dirua: ekitaldian bertan, kutxetan, bizum bidez (38094) edo autobusetan.

Ordutegia eta jarduerak:

  • 10:00: Harrera Derioko Seminarioan. Ondo etorria. Autobusen helduera
  • 10:30: ‘Goazen 2024!’ ekitaldi nagusia
    • Otoitzaldia Seminarioko kapera nagusian
    • 75. urteurrenaren eta seminarioaren historiaren kontaketa
    • Logoaren aurkezpena
    • Jardunbidea
    • 75. urteurreneko abestiaren ospakizuna
    • VI-EEE – Begirada
    • Gotzainaren berbak
    • 75 urteko gertaera gogoangarriak
    • Azken otoitza
  • 12:45: Bisita gidatuak
  • 14:00: Luntxa
  • 16:00: Ekitaldiaren amaiera – Autobusen itzulera

GOAZEN 2024 EKITALDIAN IZENA EMOTEKO ORRIA