Apunta zaitez Jesusen Taldeetan

apúntate a los grupos de Jesús

Jesusen Taldeak Jesusek deituak eta adoretuak sentitzen garan pertsonek osatzen dugu eta anaiarteko adiskidetasun giroan gure fedearen esperientzia berritzaile bat bizi nahi dugu. Horretarako, Jose Antonio Pagolaren “Grupos de Jesús” liburua (PPC Arg.) eta proposatutako metodoa erabiltzen dugu.

Asteazkenetan elkartzen gara, 15 egunean behin, 18etatik 19etara, Abandoko San Bizente Martiriaren Parrokiako lokaletan.

Bilaketa berean dauden beste pertsona batzuei gure esperientzia zabaldu nahi diegu. Taldeetan parte hartzera, Jesusi buruz gehiago jakitera eta hau guztia besteekin partekatzera animatzen bazara, utzi zure datuak sakristian, 10:30etatik 13:30etara eta 17:30etatik 19:30etara. (T. 944 231 296), edo idatz ezazu secretaria@sanvicentemartirdeabando.org helbidera, eta ahalik eta lasterren jarriko gara zurekin harremanetan. Eskerrik asko.

¡ZATOZ PARTE HARTZERA! ZURE ZAIN GAUDE!

JOSE ANTONIO PAGOLAREN JESUSEN TALDEAK

“Talde hauek Jesusenak dira. Bere izenean biltzen dira. Berak deitu eta animatu egiten ditu. Jesus erdian dago. Zure Jesusen Taldean parte hartzeko ez duzu prestakuntza berezirik behar. Ezta fededun praktikantea izatea ere. Nahikoa duzu Jesusekin, Kristorekin, topo egiteko gogoa”. (J.A. Pagola)