Asteburu honetan, parrokiak gogo biziz ospatu zuen San Bizente Martiriaren eguna, bere titularra, komunitatea indartzeko eta elkartasunezko kausei laguntzeko hainbat jarduerarekin. Larunbat eguerdian, Babarrun Solidarioa egin zen, Valentziako DANAk kaltetutako pertsonei eta Amigos de Mufunga Fundazioak Kongoko Errepublika Demokratikoan bultzatzen dituen garapen-proiektuei zuzendutako dirua biltzeko ekitaldia.
Arratsaldean, Bilboko Club Deportivoko eta Sanfran Korueko abesbatzekin elkartasun kontzertu hunkigarri batez gozatu ahal izan zuten bertaratutakoek. Bildutako dirua Bunkeya eta Mufunga (Kongoko E.D.) udalerrietako osasun-proiektuetarako ere erabiliko da.
Igandean, ospakizunek San Bizente Martiriaren omenezko eukaristiekin jarraitu zuten. Ondoren, hamaiketako atsegin bat ospatu zen eta bertaratutakoek une bat konpartitu zuten elkarte izpiritua sendotzeko.
Elkartasunez betetako asteburua Abandoko San Bizente Martiria parrokiako komunitate osoarentzat.