Aurreratutako Borondateen bilera

reunion voluntades anticipadas

Joan den ostegunean, urtarrilak 27, Aurreratutako Borondateen Agiriari buruzko hitzaldi bat egin zen. Bilera hau Abandoko San Bizente Martiriaren parrokiako Osasun Pastoraltzak antolatu zuen eta Bengo-Lekuko lokaletan egin zen hogeita hamar lagun ingururekin.

Jarduera hau, San Frantzisko Xabierkoa eta San Bizente Martirikoa parrokientzat bateratua, Fernando Marcos Ayjón erretoreak aurkeztu zuen eta Alberto Astorqui eta Rafael Armesto abokatuek eta Teresa Maura Osasun Pastoraltzako medikuak eman zuten. Hitzaldiak interes handia piztu zuen eta oso parte-hartzailea izan zen, oso gai sentikorra eta karga moral handikoa baita.

AURRERATUTAKO BORONDATEEN AGIRIA

Bizitzaren azken txanpan, une horretan bere kabuz adierazteko gauza ez bada, jaso gura dituan, edo onartzeko prest ez dagoen tratamendu medikuen inguruan gaixoak duen borondatea jasotzen duen idazkia. Erabakiak hartzeko gaitasuna dagoen bitartean, edozein unetan aldatu edo baliogabetu daiteke.

Jarraian, dokumentu honi buruzko Bilboko Elizbarrutiko triptikoa uzten dizuegu.