Hego Berria taldeak ilusio eta energia berrituekin hasiko du 2024-2025 ikasturtea. Jarraian, Bidezko Merkataritzako (Kidenda) produktuak eskainiko dizkiguten lehen hiruhilabeteko (Gabonak arte) data guztiak aurkezten dizkigu. Gainera, Kongoko Errepublika Demokratikoko artisautza eskainiko dute (Fundación Amigos de Mufunga). Hamabost egunez behingo ekintza honen helburua kontsumitzeko moduari buruz pertsonak sentsibilizatzea da, Bidezko Merkataritzaren hamar printzipioak betetzen dituzten produktuak eskaintzeaz gain. Honako igande hauek izango dira:
- Urriak 8
- Urriak 27
- Azaroak 17
- Abenduaren 15
Azkenik, gogoratu 11:00etatik 14:00etara bisitatu ahal izango ditugula parrokiako arkupeetan. Zuen zain gaude!