Aste honetan, Abandoko San Bizente Martiriaren eta San Frantzisko Xabierkoaren parrokietako 15 boluntario berri sartu dira Caritasekin lankidetzan, adinekoei etxeetan edo egoitzetan laguntzeko taldean.
Proiektu honen helburua da zailtasun sozialak edo familiarrak dituzten adinekoen bizi-kalitatea hobetzea. Bere autonomia pertsonala sustatu nahi du, etxean eta ingurunean irautea erraztu, harremanak suspertu, baliabide komunitarioetarako sarbidea erraztu eta mendeko adinekoak zaintzen dituzten familiei lagundu.
Lehen bilera informatiboa aste honetan egin dute San Bizente parrokiako aretoetan. Norbaitek proiektuan parte hartu nahi badu, parrokiarekin harremanetan jar daiteke.