Caritasek kanpaina bat abiarazi du Valentzian eta Albaceten izandako uholde larriek eragindako larrialdiari erantzuteko.
Mendeko uholde larrienetan, Valentzian eta Albaceten, dozenaka pertsona hil dira, etxebizitzak eta negozioak suntsituta utzi dituzte, eta kaosa izan da kaltetutako herri eta hirietan.
Besteak beste, Utiel-Requena, Hoya de Buñol, L ‘Horta de Valencia eta La Ribera (Valentzia) eta Letur (Albacete) dira ur tronbek gehien kaltetutako tokietako batzuk.
Dena galdu duten familiek beren bizitzak berregiteko eta egunerokora itzultzeko lan gogorrari egin behar diote aurre orain.