Parrokiako jardueren ingurumen-inpaktua murrizteko eta Frantzisko Aita Santuak proposatutako jasangarritasun-printzipioei jarraitzeko, Abandoko San Bizente Martiriaren parrokiak neurri berri bat hartu du, azken urteetan ezarri diren beste neurri batzuekin batera: edalontzi berrerabilgarri eta birziklagarri pertsonalizatuak, bere ekitaldietan erabiltzeko.
Edalontzi ekologiko hauek parrokiak ingurumena zaintzeko eta hondakinak murrizten laguntzeko duen konpromisoa islatzen du, “etxe komuna” babesteko “Laudato Si’” Entziklikaren helburuekin bat etorriz. Bere argitalpenaren hamargarren urteurrena bete da orain. Ekimen hau beste urrats bat da gure komunitateak mundu jasangarriagoa eta arduratsuagoa eraikitzeko egin duen apustuan. Ekintza zehatz bat gure ingurua zaintzeko, parrokiako jarduerekin aurrera jarraitzen dugun bitartean!