Euskadiko Aldizkari Ofizialean argitaratu dira egoera epidemiologikoaren bilakaeraren ondoriozko prebentzio-neurri espezifikoak jasotzen dituzten xedapen orokorrak. Lehendakariak aurreratu zuenez, gurtzarako lekuen edukiera %50etik %35era jaisten da, betiere fededunen arteko 1,5 metroko distantzia betez. Gainera, jarduerarik ezingo da 21:00ak baino beranduago amaitu.
Beraz, Abandoko San Bizente Martiriaren parrokiaren EDUKIERA BERRIA 167 PLAZAKOA da. Pastoral-jarduerei dagokienez, ez dago aldaketarik aurretik hartutako neurrietan. Tenpluaren edukiera berria azaroaren 7ko 00:00etan sartuko da indarrean.