2021eko ekainaren 19tik aurrera, edukieraren muga %60koa izango da “bai ekitaldi sozial eta kulturaletarako, bai kultu-zentroetarako“. Beraz, gaurtik aurrera egingo diren ospakizunetan, tenpluen edukiera %35etik %60ra igoko da.
Abandoko San Bizente Martiriaren parrokiaren edukiera berria 290 plazakoa da.
LABIren Aholku Batzordeak ostiralean egin zuen bileraren ostean, lehendakariak agerraldia egin zuen neurri berrien berri emateko, “egoera epidemiologikoa hobetu delako”. Hartutako irizpideen jarraipena eta ebaluazioa “etengabeak” izango dira, eta 15 eta 20 egun arteko epean berrikusiko dituzte, lehendakariak adierazi zuenez.
Gainera, beti bermatu behar da pertsonarteko gutxieneko distantzia 1,5 metrokoa izatea eta maskara erabiltzea. Aldizkari osoa hemen.