KOMUNITATEARI
“Berri on pozgarria dakarkizuet, bai zuentzat, bai herri osoarentzat ere: Salbatzailea, hau da, Mesias Jauna, jaio zaizue gaur Daviden herrian.” (Lk. 2, 10)
Gaur, aingeruak artzainei esandako hitz berberak esaten ditu Jaunak guretzat eta lurreko gizon guztientzat. Eguberriak gogorarazten digu Jainko Haurraren jaiotza egia bihurtzen dela bihotz apal eta eskuzabal batez hartzeko prest dauden guztientzat.
Jainkoa alaitasunez, bakez, maitasunez, zoriontasunez betetzeko ateratzen zaigu, eta denengandik hurbil egotera gonbidatzen gaitu, batez ere abandonua, marjinazioa, pobrezia eta indarkeria jasaten dutenengandik.
Parrokiatik Eguberri Zoriontsuak opa dizkizuegu, Belengo argiak gure bizitzetan distiratzen jarrai dezala eta horrela gizon guztiei itxaropena eta alaitasuna eskaini diezaiegun, egun hauetan eta hasten garen urte osoan zehar. Eguberri on guztiontzat!
Zuen parrokoa, Fernando Marcos Ayjón.