Ekainaren erdian gaude eta apurka-apurka parrokiako jarduera batzuk amaitzen ari dira. Atzera begiratu eta Pedro Casaldaligaren hitzak datozkigu gogora:
Bidearen amaieran esango didate: – Bizi izan zara? Maite izan duzu? Eta nik, ezer esan gabe, izenez betetako bihotza irekiko dut.
“Izenez betetako bihotza” esamoldea egoki erabil dezakegu datozen egunetan San Bizenten izango ditugun elizkizunetan parte hartzera gonbidatzeko:
Ekainaren 16an, asteazkena, 19:30etan – Udako Elkarte Penitentzia.
Ekainaren 18an, ostirala, 19:15etan – Kurtso amaieraren Esker Oneko meza.
Udan jarritako ilusioarekin, atsedenaldi gisa, onena Jainkoari eskerrak ematea eta parrokiako pertsona guztiengatik eskatzea da. Parrokiako jarduerak errazagoak egiten dituzten pertsonak, bizitza eta lagun hurkoarekin adiskidetzeko mimoa eta maitasuna jartzen dituztenak.
Bi ospakizun hauetan parte hartzera gonbidatuta gaude. Gazteria taldeetan esaten dugun bezala, Komunitatea guztion ETXEA da.