Eukaristiaren atalak ezagutu zituzten txikienek

Joan den ostiralean, Lehenengo Jaunartzea ospatuko duten katekesiko 4. mailako umeek euren familiekin eukaristia batean parte hartu zuten. Bertan, gure erretore Fernandok eta katekistek katekesiko pausuak azaldu zieten, kristau elkartearen une nagusi hori hobeto ulertu eta parte hartzen hasi daitezen.