Joan dan larunbatean, Abandoko San Bizente Martiriko eta Xabierko San Frantziskoko 6 familia eta 4 katekistok parrokiako arratsalde dibertigarri eta zentzuzkoa pasa genuen. Amaia Saez de Lafuentek idatzitako “Gure familiaren armarria” ipuinaren bidez, txikiek eta helduek gogoeta egin zuten haien familia nolakoa den, zer baliok oinarritzen duten familia-bizitza, zer gauzaz gozatzen duten elkarrekin, zer premia-errealitate dauden irekita… Hori guztia ezkutu batzuetan islatu zuten, benetako sormenez eginak.
Familia oso ezberdinak, historia eta jatorri ezberdinekoak… fede beraren bidez elkartuak, eta eguneroko ibileran Jainkoaren presentzia iraunkorraz fidatuak. Elkarrekin Jesusen lagunen eta jarraitzaileen familia gara.
Pozik eta elkartzeko aukera berriak izateko gogoz amaitu genuen. Hurrengoa, Gabonetan, La Misericordian bizi diren adinekoei bisita eginez, abenduaren 14ko arratsaldean, bidean da.