Joan den ostiralean, hirurogei lagunetik gora batu ziren Bengo-Lekun, Sestao eta Portugaleteko beste gazte batzuekin batera Caritasen eta Itakan boluntariotza esperientzia desberdinak izan zuten gure parrokiako gazteak entzuteko, pobreziaren, zaurgarritasunaren eta bazterketaren errealitatera hurbiltzeko asmoz.
Beren esperientzia kontatzen hasi ziren Caritaseko boluntario bat, erabiltzaile bat eta langile bat. Ondoren, lau gaztek beren esperientzia aurkeztu zuten, boluntariotza zertan zetzan eta zer sentsazio eta sentimendu zituzten azalduz. Mahai-ingurua amaitzeko, gazteek hurrengo urteetan dinamikarekin jarraitzeko konpromisoa adierazi zuten, adin egokia duen talde bakoitzean errepikatu dadin.
Azkenik, jarduera harremanak estutzeko askari txiki batekin amaitu zen.