Gure parrokiako Batxilergoko 1. mailako taldeak mahai-inguru batera gonbidatzen gaitu datorren ostiralean, maiatzak 31, 20:00etan Bengo-Lekun. Talde honek, Sestaoko (Gaztederrak) eta Portugaleteko (Andra Mari Eskautak) beste gazte talde batzuekin batera, boluntariotza esperientzia ezberdinak izan ditu Caritas Bizkaian eta Itakan probreziaren, zaurgarritasunaren eta bazterketaren errealitatera hurbiltzeko helburuarekin. Ondoren, bizi izandako errealitatearen irakurketa fededuna egin dute. Orain, esperientzia amaitzeko, beren bizipenak kontatu nahi dizkiote komunitateari. Zuen zain gaude.