“Jaunaren Eguna” orria itzultzen da

hoja el domingo

Udako merezitako atsedenaldiaren ondoren, datorren igandean, urriak 6, urtean zeharreko 27. igandean, berriz argitaratuko da eta mezetan banatuko da “Jaunaren Eguna” orria. Bueltan dago!

“Jaunaren Eguna”-k eukaristia hobeto barneratzen laguntzen digu, irakurgai, salmoa, esaldi txiki, otoitz eta hausnarketen bidez. Gainera, kontrazaleko testuak, gure eliztarrek asko estimatzen dituztenak, astero argitaratzen dira webguneko “Atzeko hausnarketak” atalean.

Azkenik, hilabete bakoitzaren hasieran, gure parrokiako eta Xabierko San Frantzisko parrokiako jardueren egutegia argitaratzen dugu kontrazalean. Helburua egiten diren jarduera ugarien berri komunitate osoari ematea da.