Datorren maiatzaren 5ean, ostirala, katekesiko 4. mailako umeek eta euren familiek Adiskidetzea ospatuko dute 18:30etan, Lehenengo Jaunartzearen aurreko urrats bezala. San Bizenteko komunitate osoa animatzen dugu une garrantzitsu honetan beraiei laguntzera, eta bide batez beraiekin bat egitera, gure hurrenarekin, gure planetarekin, geure buruarekin eta, batez ere, Jainkoarekin adiskidetzeko promesean, horrela gizateria osora iristeko.