Kongoko misiolarien testigantzak

Testimonios misioneros en el Congo

“1965eko urtarrilaren 21eko ilunabarra zen. Egun horretan, 19:00ak inguruan, hiru apaiz euskaldun Mufungara, garai bateko Zaireko, gaur egungo Kongoko Errepublika Demokratikoko misio-lurraldera iritsi ziren. Nafarroa eta Bizkaiaren hedaduraren batuketaren adineko eremua zen beren jomuga.” Horrela hasten dira gure gotzain Josebak Euskal Elizbarrutietako Misioekin batera argitaratu den argitalpenari eskainitako lerroak.

Eta hori gogoratu nahi dugu lur haietatik igaro ziren misiolari batzuen testigantzarekin. Urtarrilaren 21ean, asteartea, 19:00etan, Abandoko San Bizente Martiriaren parrokiako Bengo Lekuko lokaletan, gure gotzaina bertan dela, bere oroitzapenak eta bizipenak zuzenean entzuteko aukera izango dugu. Topaketa Euskal Elizbarrutietako Misioek antolatu dute eta Amigos de Mufunga eta Goicouria Fundazioek eta Abandoko San Bizente Martiriaren parrokiak babesten dute.

Zure zain gaude!