Frantzisko Aita Santuak “Laudato si” lanean dioskunez, “Gizakienganako maitasun zintzoarekin eta gizartearen arazoen aurrean etengabeko konpromisoa izatearekin lotutako giroarekiko kezka behar da” (LS 91).
Horregatik, “Gizarte jasangarri baten aldeko gizarte- eta ingurumen-proiektua” Koopera ezagutzeko hitzaldira gonbidatzen zaituztegu. Kooperan, bigarren aukera bat behar duten gizarte-bazterkeriako arriskuan edo egoeran dauden pertsonak gizarteratzeko lan egiten dute, gizartean eragin positiboa duten, gure ingurunea hobetzen duten eta planeta zaintzen duten jardueren bidez.
Hitzaldia gure parrokiako Bengo-Leku lokaletan izango da, datorren asteazkenean, otsailak 21, arratsaldeko 18:30etan.
Parte hartzera eta Abando-Albia Pastoral Barrutiaren Caritasen informazio hau zabaltzera animatzen zaituztegu.