Maiatzaren 2an, asteartea, arratsaldeko 19etan, parrokiako lokaletan (Bengo-Leku), Misiolarien topaketan eta Mahai-inguru baten barruan, euren bizitza besteei eskaintzen dieten sei misiolariren testigantzak entzun ahal izan ziren.
Afrikatik iritsita, edo oraindik han egonda, Hego Amerikan edo handik etorrita, eta askoz ere hurbilago, baina besteei emandako zerbitzu berberaz, hogei lagunek baino gehiagok entzun ahal izan zuten arrazoia, nola, eta besteengatik eman eta jasotzen dutena. Hobeto ezagutu ahal izan genituen, eta lerro artean Jesusen baieztapena ikusi ahal izan genuen: “nire anaiarik txikienetako bati egin zenioten guztia, niri egin zenidaten”.