“Parrokia martxan” topaketa

encuentro parroquia en marcha

Datorren asteazkenean, maiatzak 22, parrokia-topaketa berri bat izango dugu Bengo-Lekun, 19:00etatik 20:30etara. Abandoko San Bizente Martiria parrokia osatzen dugun pertsona guztiok gaude deituta.

Elkarrekin gogoratuko dugu gure Parrokiako Planaren harira egiten ari garen ekintzak. Jarduera hauek nola laguntzen diguten partekatzeko aprobetxatuko dugu, fede eta identitate komunitarioan hazten jarraitzeko. Zuen zain gaude.