ORGANOREN ZAHARBERRITZEA

HISTORIA

Aquilino Amezuak (Azpeitia 1847 – Donostia 1912) eraiki zuen 1894an. 2 teklatuko organo bat zen, kontsola mekanikoa eta 25 erregistro inguru zituena.

Lehen erreforma, 1925 eta 1928 bitartean, Juan Melcherrek hasi eta Juan Dourtek amaitu zuen. 61 notako 3 teklatuko formatua, eta 30 notako pedala, 58 erregistrorekin, pneumatikarekin.

1959an eraberritu zen berriro, Dourte etxearen ardurapean. 1930eko kontsolaren zaharberritzean eta transmisioaren elektrifikazioan oinarritu zen. Gaur egun, organoa 1930eko formatuarekin mantentzen da, 42 joko eraginkorrekin. Ordutik, afinazioak eta doikuntzak baino ez dira egin.

Kaxa erdiko nabearen hondoa hartzen du. Kanpoaldea kaobazko egurrez egina dago. 8 metroko zabalera, 4,5 metroko sakonera eta 9,5 metroko altuera ditu. Instalazioak 36 m² ditu eta 300 m³-ko bolumena.

ORGANOREN EGOERA

ZAHARBERRITZEA

Zergatik zaharberritu
organo bat?

Ondarea zainduz
arima zaintzen dugu.

TUTU BAT BABESTU

Proiektu honen parte sentitzea nahi dugu. Horregatik animatzen zaitugu tutu bat babestera, handia edo txikia. Ez dio axola kantitateak, egin ekarpenak zure aukeren arabera.

Elkartea gara!

NOLA LAGUNDU

08748

BANKU-TRANSFERENTZIA

ES72 0075 0005 6506 0148 6379
(Santander)

Titularra:
Parroquia de San Vicente Mártir de Abando

PFEZtik KENGARRIA
Ez ahaztu posta elektronikoz zure NANa, bi abizen eta izena bidaltzea Abandoko San Bizente Martiriaren parrokiako organoa zaharberritzeko ekarpena ziurtatzeko.

Bizkaiko Foru Aldundiak babestutako ekintza