“Pobreen Munduko Eguna” parrokiako katekesian bizi izan da, sentsibilitate bereziarekin. 1. mailatik 5.era bitarteko haurrek data adierazten duten kartelak egin dituzte, igandeko meza guztietan ikusgai egon direnak eta Familia Mezaren eskaintzan aurkeztu zirenak.
Bestalde, gaztaroko gazteenek asteburuan Berrizen izandako Konbibentzietan landu zuten gaia, eta euren lana eukaristian bertan proiektatu zen bideo labur batean aurkeztu zuten.
“Ez emon leporik behartsuari” izan da Jesusen jarraitzaile guztiok jaso dugun mezua Jardunaldi honetan.