Pobreen Munduko Eguna parrokian

JMP en la parroquia

Pobreen Munduko Jardunaldiaren Astean, Abandoko San Bizente Martiriaren Parrokiako Katekesi eta Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako taldeek munduko pobreziaren errealitateei buruz hausnartu dute. Hausnarketa honen barruan, ostiralean, Bego Martinezek Bizkaiko Caritasek haurrentzako Gizarte eta Eskola Laguntzako proiektuetan egiten duen lana aurkeztu zuen. Elkartasuna sustatzeko, keinu bat proposatu zen: eskola-materiala ematea proiektu horiei laguntzeko. Igandean, Famili Mezan, dohaintzan emandako materialak jaso ziren eta Caritasi emango dira. Eskuzabaltasun keinu txiki honek behartsuenei laguntzea eta gazteei elkartasunaren balioa erakustea du helburu.