San Bizente egunean

En el día de San Vicente

Komunitate maitea,

Egun hauetan urte berria estreinatu dugu, 2025, poztasun eta itxaropen nahiak konpartituz eta Jaungoikoari gutako bakoitzari, gure familiei eta parrokiako elkarte osoari bedeinkapenak isurtzeko eskatuz, urte berria bake, osasun eta, batez ere, hazkunde espiritualeko garaia izan daitezen. Jubileu-urte honetan Frantzisko Aita Santuak itxaropenezko erromes gisa bizitzera gonbidatzen gaituela.

Aurten ere, 22an, San Bizente Martiriaren eguna ospatzen dugu. Huescan jaio eta III. mendean bizi izan zen San Bizenteren irudia gogoratzen dugu. Kristau fedean zuen irmotasunagatik ezaguna izan zen, Diokleziano enperadorearen menpeko jazarpen-garai batean. Diakono bezala, San Bizentek bere bizitza eskaini zuen behartsuenak zerbitzatzeko, Ebanjelioa predikatzeko eta kristau jazarriei laguntzeko. Fede-testigantza emateagatik atxilotu zuten eta, tortura izugarriak jasan ondoren, azkenean Valentzian martirizatu zuten 304. urtean.

Bere bizitzan, San Bizentek Jainkoarengan itxaropen sakona erakutsi zuen, baita unerik zailenetan ere. Bere ausardiak eta Jesukristorenganako dedikazioak inspiratzen gaituzte gu gure fedean tinko mantentzera, parrokia solidarioagoa, batuagoa eta misiolariagoa izatera. Urte berri honek eskaintzen dizkigun aukerak aprobetxatu ditzagun gure fedea indartzeko, eskuzabaltasunez bizitzeko eta, batez ere, gizartean bakea eta itxaropena lortzeko tresnak izateko.

Maitasunez, zuen parrokoa, Fernando Marcos Ayjon.