Datorren maiatzaren 14an, larunbata, arratsaldeko 6etako San Bizenteko eukaristian, 20 gazte eta helduen Sendotzaren sakramentua ospatuko dugu, Jaungoikoaren bitartez. Bi taldetakoak dira; lehenengo taldeak pandemia iritsi zenean jaso behar zuen sakramentua, eta bigarrena “ConfirmAcción” helduen taldea da, ikasturte hasieran ibilbidea hasi zuena.
Sendotza jasoko duten talde hauetako kideek eskerrak ematen dizkiote Jainkoari bataiatuak izan zirenetik gure komunitatean fededun gisa egiten duten bideagatik. Abandoko San Bizente Martiriaren parrokiak eskerrak eman nahi dizkie talde hauei denbora honetan zehar lagundu dieten begirale guztiei. Horiei esker, Eliza bizirik dago, gaztea delako, Benedikto XVI.ak adierazi zuen bezala.
Zuen zain gaude! ZORIONAK!
Ilustrazioa: Muxote Potolo Bat